Link interesgarriak
Osasun krisian etxetik ateratzeko zailtasunak dituzten adineko edo mendekoentzako laguntza eta jarraipen zerbitzua indartu du Mendaroko Udalak
2020·03·24
Osasun krisian etxetik ateratzeko zailtasunak dituzten adineko edo mendekoentzako laguntza eta jarraipen zerbitzua indartu du Mendaroko Udalak
- Laguntza honen bidez, Osasun-krisi honetan beren etxeetatik ateratzeko zailtasunak dituzten adinekoei eta/edo mendekoei etxean laguntzeko zerbitzuak eman, eta arrisku kolektibo hauetakoren bateko pertsonei telefono bidezko jarraipena egin nahi du Udalak.
- Bide horretan, pasa den astean 80 urtetik gorako herritar guztiei deitu zitzaien Udaletik, beren egoera ezagutu eta beren beharrizanak asetzeko laguntza eskainiz. Orain, adin tartea zabaldu, eta 70 urtetik gorako herritarrei eta bazterkeria egoeran dauden mendarotarrei deituko zaie laguntza eskaintzeko.
- Zerbitzu hori behar duen auzotarren bat ezagutzen duen edozein herritarrek eska dezake zerbitzua, honako bideen bitartez: 943 03 32 82 eta erregistroa@mendaro.eus.
COVID-19ari aurre egin asmoz, Mendaroko udalak osasun-krisi egoeraren aurrean laguntza behar duten adineko eta mendeko pertsonei artatzeko programa indartu du. Bide horretan, pasa den astean 80 urtetik gorako herritar guztiei deitu zitzaien Udaletik, beren egoera ezagutu eta beren beharrizanak asetzeko laguntza eskainiz. Orain, adin tartea zabaldu, eta 70 urtetik gorako herritarrei eta bazterkeria egoeran dauden mendarotarrei deituko zaie laguntza eskaintzeko.
Laguntza honen bidez lortu nahi diren helburuak honako hauek dira:
- Osasun-krisi honetan beren etxeetatik ateratzeko zailtasunak dituzten adinekoei eta/edo mendekoei etxean laguntzeko zerbitzuak ematea. Hauek izango dira zerbitzu horiek: janaria, medikamentuak eta abar (batez ere paziente kronikoei zuzenduta eta medikuak agindutako botiketara mugatuta), eta pertsona horiei laguntzeko beste edozein ekintza, beti ere laguntza hori emateko gaitasuna badugu.
- Arrisku kolektibo hauetakoren bateko pertsonei telefono bidezko jarraipena egitea: Adinekoei, bakardadean eta/edo isolamenduan daudenei, mendekotasuna edo desgaitasunen bat duten pertsonei, etb… Beti ere iturri ofizialetatik datozen prebentziozko eta informazioko funtsezko mezuak zabaltzeko.
Zerbitzu hori behar duen auzotarren bat ezagutzen duen edozein herritarrek eska dezake zerbitzua, honako bideen bitartez:
- Telefono honetara deituz: 943 03 32 82
- Posta elektroniko hontara zuzenduz: erregistroa@mendaro.eus
Mendaro udalak ebaluatuko du zerbitzua eta hasieran aurreikusitako laguntza-ekintzak, zerbitzuaren funtzionamendu egokia eta gauzatzen ari diren zerbitzuen egokitasuna egiaztatzeko. Aldizkako jarraipen eta ebaluazio horri esker, halaber, egiaztatu ahal izango da jasota ez dauden beste arazo batzuk dauden ala ez, eta eman beharreko laguntza-zerbitzuen artean sartu behar diren ala ez.