Link interesgarriak

Atzealdea ADI Programa-Laguntza psikologikoa, eskura

Konfinamendu- eta alarma-egoeraren eta horretara egokitzeko zailtasunen ondorioz ondoez emozionala areagotu zaien pertsonen laguntza psikologikoaren premiei erantzuteko.

2020·05·06


ADI Programa-Laguntza psikologikoa, eskura

  • Konfinamendu- eta alarma-egoeraren eta horretara egokitzeko zailtasunen ondorioz ondoez emozionala areagotu zaien pertsonen laguntza psikologikoaren premiei erantzuteko.

 

Eusko Jaurlaritzak abiarazitako ekimena da, konfinamendu- eta alarma-egoeraren eta horretara egokitzeko zailtasunen ondorioz ondoez emozionala areagotu zaien pertsonen laguntza psikologikoaren premiei erantzuteko, eta, ondorioz, aurretiko arazo psikologikoak sortu edo larriagotu dira.

ADI Beti ON telelaguntza-zerbitzuaren, Guztion Artean programaren eta adinekoentzako laguntza-programen erabiltzaileei zuzenduta dago. Egoera ahulean dauden beste pertsona batzuentzat baliagarria izan daitekeela ulertuta, administrazio publikoen eta bazterkeriaren eremuko hirugarren sektore sozialeko erakundeek bidera ditzakete.

  • Helburua: laguntza psikologikoa, telefono bidezkoa eta on-line, eta, salbuespen gisa, aurrez aurrekoa, ematea aipatutako egoera horretan entzun, emozioei eutsi eta orientazioa behar duten pertsonei, gainezka egin ez dezaten. Horretarako, gizarte- eta/edo osasun-larrialdietako zerbitzuek artatu behar dituzten arrisku-egoerak detektatu eta bideratuko dira.
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara; larunbat eta igandeetan 10:00etatik 13:00etara.
  • Sarbidea: 688 76 82 18 telefonora deituz edo posta elektronikoz: dispositivoadi2020@gmail.com.