Albisteak

Abian liztor beltzaren aurkako 2021eko kanpaina

• Kanpaina hori Foru Aldundiaren eta udal desberdinen arteko lankidetzan landu da, horien artean, Mendaroko Udala. • Helburu du aipatu liztorraren habiak desaktibatzea eta, bide batez, liztor honen ziztadak ekiditea edota jasotzea.

2021·05·10


Abian liztor beltzaren aurkako 2021eko kanpaina

  • Kanpaina hori Foru Aldundiaren eta udal desberdinen arteko lankidetzan landu da, horien artean, Mendaroko Udala.
  • Helburu du aipatu liztorraren habiak desaktibatzea eta, bide batez, liztor honen ziztadak ekiditea edota jasotzea.

 

Udaberrian bete betean murgilduta, eman zaio hasiera liztor beltzaren aurkako 2021eko kanpainari Mendaron.

Kanpaina hau Foru Aldundiko Fauna Basatiaren eta Abeltzaintza departamenduak lurraldeko hainbat udaletik elkarlanean garatu du, horien artean, Mendaroko Udalak.

Helburua da aipatu liztorraren habiak desaktibatzea eta horrela, honen ziztadak ere ekiditea. Horri jarraiki, aurtengo kanpaina bereziki lehen habia eta ziztadetara bideratu nahi da. Lehen habiak baliabide gutxirekin kendu daitezke eta, gainera, horiek suntsitzean udako bigarren habi kopurua asko murriztu daiteke. Bestalde, gertatutako ziztadak jasotzea garrantzitsua da osasun eta segurtasun aldetik.

Ildo horretan, herritarren eskura dago www.nekagip.net webgunean liztor beltzaren harira landutako protokoloa, erabiltzailearen eskuliburua, kudeatzeko gidaliburua eta Ziztadak jasotzeko fitxa. Habien desaktibatze jardun guztiak, halaber, Nekagip-eko aplikazioan jasoko dira.