Link interesgarriak
Atzealdea Abian da Mendaroko 2022ko udaberriko merkataritza kanpaina bertako kontsumoa sustatzeko sariekin
2022·04·25
Abian da Mendaroko 2022ko udaberriko merkataritza kanpaina bertako kontsumoa sustatzeko sariekin
- Maiatzaren 19ra bitartean, 10 euro edo gehiagoko erosketak egiten dituzten bezeroek zozketa tiket bat jasoko dute. Guztira hiru produktu saski zozketatuko dira, eta horiek maiatzaren 21ean banatuko dira, Pilotalekuan.
- Egun berean bigarren eskuko azoka egingo da, Merkataritza egunaren barruan. Azokan parte hartzeko 943 033 282 telefonora deitu behar da.
Datorren maiatzaren 19ra bitartean abian izango da Mendaron udaberriko merkataritza kanpaina, tokiko merkataritza eta kontsumoa bultzatu eta suspertzeko hainbat sari eta zozketekin.
Guztira 20 saltoki atxiki dira aurtengo kanpaina honetara: Roteta, Coviran, ArtFruit, Morroskillo, Itxasertz, Perosanz, Puxika, Farmazia, Anton, MªAsun, Saint Gerons, Leire, Lutximak, Lasaitze, Ederki, Nahia, Nora, Euskonatura, Olatz ileapaindegia eta June galletiak.
Horrela, maiatzaren 19ra arte (egun hori barne) komertzio horietan 10 euro edo gehiagoko erosketak egiten dituzten bezeroek zozketa tiket bat jasoko dute (20 euroko gastua eginez gero, bi tiket). Zozketa horretako sariak hiru saski izango dira, eta Udalak saski horiek kanpainan parte hartzen duen establezimendu bakoitzean 100€ inguruko erosketa eginez beteko ditu.
Tiket saridunen zenbakiak Mendaroko Udalaren webgunean, udal taulan eta parte-hartu duten establezimenduetan iragarriko dira. Sariak, halaber, udaletxeko Arreta zerbitzuan jasoko dira, saridun zozketa tiketa aurkeztuta, maiatzak 30a baino lehen. Hala egin ezean, bigarren zenbaki irabazleari banatuko zaio saria. Hark ekainak 6 edo lehenago etorri beharko du, eta hala egin ezean, hirugarren zenbakia duen pertsona izango da saritua, eta honek ekainak 13 baino lehen aurkeztu beharko du bere tiketa udaletxean.
Kanpainaren helburua da Mendaroko merkataritza eta merkatarien lana babestea eta honi bultzada ematea tokiko kontsumoa indartzeko eta horretara bideratuko ditu Udalak, hain zuzen, 2.500 euro.
Merkataritzaren Eguna
Udaberriko kanpainarekin batera, maiatzaren 21ean Merkataritzaren Eguna ospatuko da eta ospakizun horri indarra emate aldera, 11:00-14:30 bitartean, bigarren eskuko azoka eta herriko zenbait denden postuak jarriko dira pilotalekuan.
Egun horretan, halaber, aurrez aipatu bezala, udaberriko kanpainako zozketa egingo da, kanpainan zehar parte-hartu duten bezeroen artean.