Link interesgarriak

Abenduaren 9a bitarte aurkeztu daitezke Mendaroko XVIII. Euskarazko Ipuin Lehiaketara lanak

• Lehen Hezkuntza 1 mailatik DBH 4. maila bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute 3 mailatan banatuta. Maila bakoitzeko irabazleak argazki kamara bat izango du sari.

2022·11·21


Abenduaren 9a bitarte aurkeztu daitezke Mendaroko XVIII. Euskarazko Ipuin Lehiaketara lanak

  • Lehen Hezkuntza 1 mailatik DBH 4. maila bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute 3 mailatan banatuta. Maila bakoitzeko irabazleak argazki kamara bat izango du sari.

 

Abian da Mendaroko XVIII. Euskarazko Ipuin Lehiaketa. Abenduaren 9a bitarte aurkeztu daitezke lanak maila ezberdinetan. Udaletik nabarmendu dutenez, haur eta gazteen irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea da helburua.

 

Lehen Hezkuntza 1 mailatik DBH 4. maila bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute 3 mailatan banatuta. Maila bakoitzeko irabazleak argazki kamara bat izango du sari.

 

Lan guztiak abenduak 9 baino lehen aurkeztu behar dira. Goitizen batekin sinatu behar da egindako lana eta gaitzizen berdina duen kartazal/dokumentu baten barruan ipini behar dira honako datuak: izen abizenak, ikastetxearen izena, maila eta telefonoa.

 

Mendaroko Udalean aurkeztu daitezke, posta arruntez (Herriko Enparantza 1 zkia. 20850 Mendaro), eskura edo emailez (kultura@mendaro.eus). Emailez, WORD edo PDF formatuan bakarrik bidali daitezke. Ez da onartuko bestela iritsitako lanik.

 

 

Parte-hartzeko 3 maila

 

A MAILA: LH1, LH2, LH3 eta LH4. Ipuina irakurri eta ondoren marrazki bat egin behar da. Ipuinaren kopiak udaletxean, ludotekan eta liburutegian egongo dira. A4 tamainako orrian egin behar da eta margo mota eta teknika guztiak onartuko dira

 

B MAILA: LH 5, LH 6, DBH 1 eta DBH 2. Ilustrazioa oinarritzat hartuz ipuin bat egin. Ilustrazioaren kopiak, udaletxean, ludotekan, gaztelekuan eta liburutegian egongo dira. Ipuinak euskaraz idatziak izango dira, eskuz edo ordenagailuz idatzita eta gehienez 2 orrialdekoak.

 

C MAILA: DBH 3 eta DBH 4 KOMIKIA OSATU Ematen den komikiaren bunbuiloak behar dira. Parte hartzeko orri eredua, udaletxean, liburutegian eta gaztelekuan egongo dira. Eskuz zein ordenagailuz sortuak izan daitezke eta euskaraz idatziak. Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira.

 

Aurkeztutako lanak, Mendaroko Udalaren jabetzara pasako dira. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta aurkeztutako lanen maila egokia ez bada, lehiaketa epairik gabe utzi ahal izango da.

 

Informazio gehiago