Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Abenduaren 3an Mendaroko Udala Ura Agentziarekin bilduko da ekaitz tankeen proiektuari buruz hitz egiteko

.

2025·12·01


Abenduaren 3an Mendaroko Udala Ura Agentziarekin bilduko da ekaitz tankeen proiektuari buruz hitz egiteko

2021eko uholde larrien ostean Ura Agentziak Mendaroko Udalak eskatuta egindako azterketan, Garagartzako uholdeen aurrean hartu daitekeen neurri efektiboena ekaitz tankeak eraikitzea dela jasotzen zen. 2024ko ekainean entregatu zion Foru Aldundiak udalari egin beharreko obraren proiektua. Orain, Mendaroko Udalak, proiektu horren exekuzioaren finantzazioaren gainean hitz egiteko bilera bat egitea eskatu dio Ura Agentziari.