Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Abenduaren 29tik aurrera Herriko Enparantzako ibilgailuen sarrerak ordutegi berria izango du
2025·12·22

Abenduaren 29tik aurrera Herriko Enparantzako ibilgailuen sarrerak ordutegi berria izango du
Azaroaren 26an Udaletxean egindako bilera informatiboan azaldu zen moduan Herriko Enparantzarako ibilgailuen sarrerak ordutegi berri izango du. Ordutegi berria abenduaren 29an jarriko da martxan.
Lanegunetan 8:00-12:30 bitartean ibilgailuen enparantzarako sarrera irekita egongo da eta ordutegi horretatik kanpo itxita. Jaiegunetan, aldiz, ibilgailuen sarrera itxita egongo da egun guztian zehar.
Sei hilabeteko proba pilotu bat egingo da, ordutegi berriak izan ditzakeen abantaila eta desabantailak ezagutzeko eta epe horren ostean hartuko da behin betiko erabakia.
Neurri hau 2024ko maiatzetik azarora egin zen Kaleak DenONAK, Mendaroko espazio publikoen inguruko parte-hartze bidezko planean jasotzen da. Ibilgailuen joan-etorriak murriztuta Herriko Enparantza guztiontzat leku lasaiago eta seguruago bat bilakatu nahi da, Mendaroko bizitza soziala garatzeko eta indartzeko funtsezko espazio bezala.