Link interesgarriak
Atzealdea 72 haurrek eman dute izena Mendaroko udalekuetan
2023·05·19
72 haurrek eman dute izena Mendaroko udalekuetan
- Hau guztientzako espazioa dago eta ez da zozketarik egingo. Izen ematea amaitutzat emateko, ordainketa burutu behar da.
Uda gerturatzen doan modura, Mendaroko Udalak jada prest du udaleku eskaintza. 3 aukera ezberdin landu dira: ekainaren 26tik uztailaren 7a bitarte lehen txanda; uztailaren 10etik 21era bigarren txanda; eta bi txandak batera ekainaren 26tik uztailaren 21era.
Haur Hezkuntzako 3 mailatik Lehen Hezkuntzako 6 maila bitarte dauden haurrei dago zuzendua eta astelehenetik ostiralera gauzatuko da, 10:00etatik 13:00era.
Pasa den maiatzaren 2tik 12ra egin da izen-ematea. Guztira 72 haurrek eman dute izena. Guztientzako espazioa dago eta ez da zozketarik egingo. Iaz 65 haurrek hartu zuten parte.
Izen ematea amaitutzat emateko, ordainketa burutu behar da. Parte-hartzea udalak konfirmatu ondoren ES83 2095 5036 511061225891 (Kutxabank) kontuan egin beharko da ordainketa, kontzeptuan, haurraren izena eta 2 abizenak adierazita.
Informazio gehiago eskuratzeko deitu 943 03 32 82 edo 613 058 757 telefono zenbakietara edota idatzi kultura@mendaro.eus helbide elektronikora.