Berriak
Atzealdea 65 haurrek hartuko dute parte Mendaroko Udalaren udalekuetan
2022·05·11
65 haurrek hartuko dute parte Mendaroko Udalaren udalekuetan
- Lehen txandan, ekainaren 27tik uztailaren 8ra, 62 haurrek hartuko dute parte eta bigarren txandan, uztailaren 11tik 22ra, 38k.
- Izen ematea berresteko dokumentazioa aurkezteko epea maiatzaren 18an amaituko da. Ordainketa agiria bidali behar da erregistroa@mendaro.eus helbide elektronikora.
Mendaroko Udalak antolatutako udalekuetan 65 haurrek hartuko dute parte aurtengo udan. Aukera egon da lehen txanda, bigarren txanda edota bi txandak batera egiteko. Lehen txandan, ekainaren 27tik uztailaren 8ra, 62 haurrek hartuko dute parte eta bigarren txandan, uztailaren 11tik 22ra, 38k.
Izen ematea berresteko dokumentazioa aurkezteko epea maiatzaren 18an amaituko da. Ordainketa agiria bidali behar da erregistroa@mendaro.eus helbide elektronikora. Familia ugarien kasuan, atxiki behar da ere familia ugarien ziurtagiria.
Txanda batek mendarotarrentzako 70 euroko kostua du eta mendarotarrak ez direnentzako 90 eurokoa. Bi txanda batera egiteak mendarotarrentzat 120 euroko kostua du eta Mendaron erroldatuta ez daudenentzako 180 eurokoa. ES29 2095 5054 011061225891 (Kutxabank) kontu korrontean burutu behar da ordainketa, kontzeptuan haurraren izena eta 2 abizenak adierazita (datu hauek adierazi ezean ez ordaindutzat hartuko da). Familia ugarietan txanda berdinean 3. haurrari 25 €ko deskontua egingo zaio