Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea 59 urtetik gorako herritarrei zuzendutako inkesta helaraziko du Mendaroko Udalak, berau betetzea eskatuz
2026·10·28

59 urtetik gorako herritarrei zuzendutako inkesta helaraziko du Mendaroko Udalak, berau betetzea eskatuz
Mendaroko Udala 59 urte baino gehiago dituzten mendarotarren bizi baldintzak eta beharrak aztertzeko egitasmo batean lanean dabil. Horren helburua da gure herrian aurrerantzean sortu edo berritu behar ditugun politika eta zerbitzuak antzeman eta horiek martxan jartzeko bideaz gogoeta partekatu bat egitea da.
Orain arte lan ezberdinak egin ditugu (errolda ustiatu, talde eta banakako elkarrizketak, egitasmoaren jarraipenerako talde eragile bat sortu udal ordezkari, langile eta herriko zenbait eragilerekin…). Orain, 59 urte baino gehiagoko herritarren artean inkesta bat egiten ari gara. Bertan eguneroko bizimoduaz eta beharraz galdetzen zaizue, eta ezagutzen dituzuen zerbitzuaz eta baloratzen dituzuen berrikuntzaz iritziak jasotzen dira. Jada jubilatuta zaudeten pertsonei betetzea eskatzen zaizue, eta baita jubilaziotik gertu zaudeten pertsonei. Zahartzaroa eta jubilazio zikloa 65 urtetik gora bada ere, 59 eta 65 urte bitarteko herritarren iritziak eta balorazioak ere oso garrantzitsuak dira, orain sumatzen diren berrikuntzak gerora aplikatuko baitira.
Galderak erantzuteko epea azaroaren 2a eta azaroak 13a bitarte luzatuko da. Bi aukera daude galdetegia betetzeko:
-Bidalitako eskutitzean dagoen galdetegia bete eta Udaletxean, Lagun Betikoen lokalean edo liburutegian uztea.
-Online lotura honetan sartu eta online inkesta bete:
labur.eus/Mendaro_zahartzaroaz