Albisteak
Atzealdea
4 kamiseta diseinu Santana jaietarako, aukeran
• 16 urtetik gorako herritarrek www.mendaro.eus webgunean eman ahal izango dute botoa, ekainaren 10etik 19ra. • Irabazleak 200 euro jasoko ditu, eta Udalak boto gehien jasotzen dituen kamiseta jarriko du salgai.
2022·06·10
4 kamiseta diseinu Santana jaietarako, aukeran
- 16 urtetik gorako herritarrek www.mendaro.eus webgunean eman ahal izango dute botoa, ekainaren 10etik 19ra.
- Irabazleak 200 euro jasoko ditu, eta Udalak boto gehien jasotzen dituen kamiseta jarriko du salgai.
Santana jaiak direla eta, Mendaroko Udalak kamiseta lehiaketa antolatu du. Guztira 4 diseinu aurkeztu dira eta orain 2022ko jaien azken diseinua aukeratzeko bozketa epea ireki da.
Diseinuak honako hauek dira:
Aurten bai!- Banderinak (Santanak)
- Banderatxoak (Katasorgina)
- Panderoa
16 urtetik gorako herritarrek www.mendaro.eus webgunean eman ahal izango dute botoa ekainaren 10etik 19ra. Irabazleak 200 euro jasoko ditu, eta Udalak boto gehien jasotzen dituen kamiseta jarriko du salgai.