Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea 333 ikaslek hartu dute parte XXVI. Mendaroko euskarazko ipuin lehiaketan

● A, B eta C mailak zeuden, ikasturtearen arabera mailakatuak. Parte hartzaile kopurua igo da aurten baina C mailan ez da lortu inork parte hartzea. ● Parte hartzaileak Mendaro, Elgoibar eta Debako ikastetxeetakoak izan dira eta 6 irabazle egon dira eta 6 ebook zozketatu dira parte hartzaileen artean, ikasturte bakoitzeko bat.

2021·02·26


333 ikaslek hartu dute parte XXVI. Mendaroko euskarazko ipuin lehiaketan

  • A, B eta C mailak zeuden, ikasturtearen arabera mailakatuak. Parte hartzaile kopurua igo da aurten baina C mailan ez da lortu inork parte hartzea.
  • Parte hartzaileak Mendaro, Elgoibar eta Debako ikastetxeetakoak izan dira eta 6 irabazle egon dira eta 6 ebook zozketatu dira parte hartzaileen artean, ikasturte bakoitzeko bat.

 

XXVI. Mendaroko euskarazko ipuin lehiaketan parte hartzaile kopurua handitu da aurten, Mendaro, Elgoibar eta Debako ikastetxeetako 333 ikaslek hartu dute parte guztira.

Lehiaketa hiru mailatan antolatu da, ikasturtearen arabera A, B eta C mailak sailkatu dira. A mailan ipuin batetik abiatuta marrazki bat egin behar izan dute. LH1, LH2, LH3 eta LH4ko 74 ikaslek hartu dute parte, 39 neska eta 35 mutil. B mailan, berriz, ilustrazio batetik abiatuta sortu behar izan dute ipuin bat. LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko 259 ikaslek hartu dute parte, 160 neska eta 99 mutil. C mailan komiki bat egin behar zuten DBH3 eta DBH4ko ikasleek, baina ez da parte hartzailerik lortu.

Sariei dagokienez, parte hartzaile guztiek jaso dute oroigarri bana: koaderno txiki bat. A mailan bi irabazle egon dira. Izadi Etxarte izan da LH2ko irabazlea ikastolaren marrazkiarekin, eta Ainara Txurruka LH4koa, pankartaren marrazkiarekin. B mailan, berriz, lau irabazle egon dira. Yuri Huertos izan da LH5eko irabazlea Mafalda eta lurraren gaixotasuna ipuinarekin eta Jule Goikoetxeak (LH6) ere irabazi du saria Mafaldaren mundua ipuinarekin. DBH1 ikasturtean Paule Sotok irabazi du Mafalda eta Saturnino ipuinarekin eta DBH2n, berriz, Duna Garatek, Mafaldaren mundua ipuinarekin. Irabazleen lanak liburutegian izango dira ikusgai.

Epaile lanetan aritu dira Iñaki Goitia, Aitor Etxeberria, Gorka Larrañaga, Nerea Isasi, Maite Apellaniz eta Nerea Larrañaga.

Bestalde, ikasturte bakoitzeko ebook bat zozketatu da. Udaletxean egin da zozketa. Hona hemen irabazleak:

Ikasturtea

Ikaslea

LH2

Fahd Chikr

LH4

Endika Cabreras

LH5

Naroa Rodriguez

LH6

Nora Txurruka

DBH1

Marina Fernandez

DBH2

Sarah Yanire