Link interesgarriak
2022·02·21
300 haritz eta pago landatu dira Santa Kurutzen Zuhaitz Eguna baliatuz
- Zuhaitz-babesak ere jarri dira eremuan, orkatzek eta gainerako animaliek arbola-landareak kaltetu ez ditzaten.
Pasa den larunbatean, otsailak 19, Zuhaitzaren Eguna ospatu zen da Mendaron. Udalak antolatuta, Arno Guraso Elkartearen laguntzarekin, Santa Kurutz inguruan Udalaren lur-sailetan 300 haritz eta pago landatu dira guztira. Zuhaitz-babesak ere jarri dira eremuan, orkatzek eta gainerako animaliek arbola-landareak kaltetu ez ditzaten.
30 bat herritarrek hartu zuten parte ekimenean. Bertara joateko ibilaldi txiki bat egin zen Mendaroko Enparantzatik abiatuta. Eremura iristean, zuhaitzak landatzeak duen garrantziaren inguruko azalpen labur bat eman zuen Nahiara Mugertza biologoak. Izan ere, helburua familietan kontzientziazioa eta ingurumenarekiko ardura sustatzea izan da.
Irudiak: Ainara Argoitia.