Albisteak
Atzealdea

3.FASEA. Irekiera. Udal Instalazioak ekainak 8tik aurrera

Liburutegia, Azpilgoetako Kultur Etxea, San Agustin gunea, padel pista eta pilotalekua zabalik Mendaron segurtasun neurri bereziekin

2020·06·08


 

  • Eremu guztietan garbitasun eta desinfekzio baldintza egokiak bermatu eta betearaziko dira. Herritarrei eskatzen zaie arduraz jokatzeko, guztion ardura delako pandemia kontrolpean izan eta bere hedapena saihestea.

Liburutegia, Azpilgoetako Kultur Etxea, San Agustin gunea, padel pista eta pilotalekua zabaldu dituzte Mendaron 3. Fasean sartu berritan segurtasun neurri bereziekin.

Liburutegiaren kasuan, etxeko liburuak itzuli eta berriak mailegatu daitezke bakarrik. Hitzordua hartu beharra dago telefonoz (943033291) . Liburuak liburuzainak soilik ukituko ditu eta liburutegira sartzeko derrigorrezkoa da maskara, eskuak gel hidro-alkoholikoz garbitzea eta 2 metroko distantzia mantentzea. 14 urtetik beherakoak heldu batekin joan beharko dira eta menpeko pertsonak beste pertsona batez lagunduta joan daitezke. Maileguan hartutako liburuak 14 eguneko berrogeialdian egongo dira.

Azpilgoetako kultur etxea ere zabalik dago aforo mugatuarekin: goiko aretoan 16 lagun gehienez eta behekoan 12 lagun gehienez. Beharrezkoa da ere eskuak gel hidro-alkoholikoz garbitzea eta 2 metroko distantzia mantentzea.

San Agustin gunean gehienez 80 ikuslerentzako espazioa gaitu da. 14 urtetik beherakoak heldu batekin joan beharko dira. Beharrezkoa da eskuak gel hidro-alkoholikoz garbitzea eta 2 metroko distantzia mantentzea.

Padel pistan gehienez binaka jolasteko aukera egongo da. 14 urtetik beherakoak heldu batekin joan beharko dira. Beharrezkoa da eskuak gel hidro-alkoholikoz garbitzea eta 2 metroko distantzia mantentzea. Pilotalekuan, berriz, 2 metroko segurtasun tartea mantendu behar da eta 14 urtetik beherakoak heldu batekin joan beharko dira.

Eremu guztietan garbitasun eta desinfekzio baldintza egokiak bermatu eta betearaziko dira. Herritarrei eskatzen zaie arduraz jokatzeko, guztion ardura delako pandemia kontrolpean izan eta bere hedapena saihestea.