Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea 2025eko Santana Jaiak
.
2025·06·30

Aurtengo Santana Jaixak!
Herri jai batzordean adostuta, bi astebukaeratan banatuko dira aurtengo jaiak, uztailak 19 eta 20, eta uztailak 24-27
- 19an kuadrillen eguna izango da, txapel orijinalak, paellak eta playback-ak kontuan hartuko dira, animatu parte hartzera!
- 20an gure nagusien eguna ospatuko dugu meza, bazkaria (Aizpe elkartean) eta dantzaldiarekin.
- 23an Gazte asanbladak antolatutako frontenis txapelketa finalak arratsaldean.
- 24an Gazteen eguna izango da, goizetik hasiko dira gure gazteak eta txupiñazoa arratsaldeko 18etan izango da udaletxeko balkoitik.
- 25an Santixo eguna, eguardian Kuttune taldearen kontzertu berezia, arratsaldean herriko dantzariak frontoian eta gauean tanborrada, aurten gainera, berrikuntza bezala hirugarren konpainia sortuko da, baserritarrena.
- 26an Santana eguna, aurten eguraldia lagun badugu, aspaldiko partez Santana ermitan elkartuko gara. Arratsaldean herri kirolak, herriko aizkolaria, Hodei Ezpeleta tartean izango delarik
- 27an gure umeen eguna puzgarri, bazkari, tanborrada etabarrekin.
Gauetan erromeri, kontzertu, DJ eta Mariatxiak izango dira.
Uztailean banatuko dira jaixetako programak etxe guztietara, bertan ordutegi guztiak zehatz azaltzen direlarik.
Aurrez eskerrak eman jaixak antolatzen lagundu diguzuen guztioi.
Ondo ondo pasatu jaixak, elkar errespetatuz eta elkar zainduz.
GORA SANTANA JAIXAK!!!