Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea 2025eko Baserri bideetan belar-mozketa lanen inguruko jakinarazpena
2025·07·14

2025eko Baserri bideetan belar-mozketa lanen inguruko jakinarazpena
Lan hauek Debemen Elkarteko traktore desbrozadora bidez burutuko dira hurrengo egunetan, eta honako puntu hauek kontuan hartzea eskatzen da, arazoak saihesteko:
1. Gomazko ur-hodiak: Bide-bazterretan eta magaletan dauden gomazko urhodiak modu argian eta ikusgarrian seinalizatuta egon behar dira. Seinalerik gabe badaude eta lanen ondorioz kaltetu edo apurtzen badira, konponketaren ardura hodiaren jabeak izango du.
2. Arantzadun alanbrezko hesiak: Baserri bideetan oso hegaletan jarrita dauden arantzadun alanbrezko itxiturak dauden tokietan ez da desbroze lanik egingo, segurtasun arrazoiengatik eta makinaria babesteko.
Gomendioak:
• Ur-hodien kokapena seinaleztatzeko, zintak, makilak edo bestelako baliabide ikusgarriak erabil daitezke.
• Alanbre-hesiak errepidetik distantzia batera jartzea gomendatzen da.
Zalantzarik izanez gero edo/eta ur hodiak eta kablea non dauden informatu nahi ezkero, jarri harremanetan Debemen elkartearekin debemen@debemen.eus helbidean edo 943 744 067 telefonora deituz.
Eskerrik asko zuen arretagatik eta lankidetzagatik.