Link interesgarriak

Atzealdea 2024-25 ikasturtean Aisialdiko Begirale titulua eskuratzeko ikastaroa antolatu dute Debabarrenako Udalek

Debabarrenan erroldatuta daudenek matrikularen prezio erdia ordaindu beharko dute.

2024·09·02


2024-25 ikasturtean Aisialdiko Begirale titulua eskuratzeko ikastaroa antolatu dute Debabarrenako Udalek

Debabarrenan erroldatuta daudenek matrikularen prezio erdia ordaindu beharko dute.

Mendaroko Udalak Debabarrenako Udalekin batera (Eibar, Soraluze, Deba, Mutriku eta Elgoibar) Aisialdiko Begirale titulua eskuratzeko ikastaroa antolatu dute Gaztetxo Eskolarekin elkarlanean. Ikastaroa urritik ekainera bitartean egingo da, euskaraz, eta ikasleek 18 urte izan beharko dituzte atal teorikoa amaitzen denerako, hau da, 2025eko ekainaren 30erako. Ikastaroa bukatzen dutenek Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale” titulu ofiziala eskuratuko dute.

Ikastaroaren atal teorikoa urriaren 26an hasi eta maiatzaren 10ean bukatuko da, eta ondoren, bi tutoretza saio izango dira. Batetik, atal teorikoa era praktikoan landuko da (150 ordu)  asteburu osoko hiru irteeratan. Bestetik, ikasleek begirale praktikak egin beharko dituzte, era boluntarioan bete beharreko 160 aisialdi-ordu izango direnak.

Ikastaro teorikoa bederatzi larunbatetan izango da,  9:30etatik 18:30etara (ordu eta laurdeneko bazkaltzeko tartearekin), eta saioak Eibarren eta Elgoibarren izango dira, izen-ematearen arabera.  Asteburu osoko hiru irteerak La Arboleda aterpetxean egingo dira, larunbateko 10:00etatik igandeko 15:00ak arteko ordutegiarekin.

Ikastaroaren prezioa 294,5 eurokoa da, baina Debabarrenan erroldatuta daudenek matrikularen erdia soilik ordainduko dute, 147,25 euro hain zuzen ere. Izen emateko azken eguna irailaren 20a izango da eta https://labur.eus/debabarrenabegirale estekaren bitartez egin daiteke. Informazio gehiago behar izatekotan, deitu 943 708 426 telefono zenbakira.