Link interesgarriak
Atzealdea 2022ko udan aldi baterako egoitza egonaldietarako eskabideak aurkezteko epea zabaldu da
2022·04·07
2022ko udan aldi baterako egoitza egonaldietarako eskabideak aurkezteko epea zabaldu da
- Egonaldiak hamabostaldi naturalean egingo dira. Sarrera edo irteerek ez dute zertan hilaren 1, 15 edo hileko azkenengo egunarekin bat etorri.
- Eskaerak Udaleko Gizarte Ongizate sailean burutu behar dira.
Mendaroko Udaleko Gizarte Ongizate Sailak aditzera eman nahi du adinekoen egoitzetan 2022ko udako oporraldian aldi baterako egonaldiak egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen programarako eskabideak aurkezteko epea ireki dela.
Eskaerak honako datetan burutu behar dira, Mendaroko Udaleko Gizarte Ongizate Sailean. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da 943 08 80 80 telefonora deituta.
- Ekaineko egonaldietarako, maiatzaren 4a baino lehen.
- Uztaileko egonaldietarako, maiatzaren 11 baino lehen.
- Abuztuko egonaldietarako, ekainaren 8a baino lehen.
- Iraileko egonaldietarako, uztailaren 13a baino lehen.
Egonaldiak hamabostaldi naturalean egingo dira. Sarrera edo irteerek ez dute zertan hilaren 1, 15 edo hileko azkenengo egunarekin bat etorri.
Oro har, adinekoentzako aldi baterako egonaldiak Donostiako Txara 2 egoitzan egingo dira, eta plaza kopuru mugatua egongo da. Jasotzen diren eskaera kopuruaren arabera eta Gipuzkoako beste egoitza batzuetan dauden plazen erabilgarritasun-egoeraren arabera, plaza kopurua handitzea baloratuko da, jasotako eskaera guztiei erantzuten saiatzeko.