Albisteak

2022ko Ibilgailuen Gaineko Zerga borondatez ordaintzeko epea apirilaren 13an amaituko da

.

2022·03·22


2022ko Ibilgailuen Gaineko Zerga borondatez ordaintzeko epea apirilaren 13an amaituko da

 

2022ko Ibilgailuen Gaineko Zerga borondatez ordaintzeko epea zabaldu du Mendaroko Udalak. 2022ko apirilaren 13an amaituko da, egun hori barne.

Jakinarazpena ez jasotzeak ez du kobrantzarako borondatezko epea eteten. Udalak gomendatzen du apirileko lehen astean jakinarazpena jaso ez duen oro Udaletxera bertaratzeko.