Link interesgarriak
Atzealdea 2022ko errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu dute Mendaroko Udalak eta UEMAk elkarlanean
2023·04·19
2022ko errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu dute Mendaroko Udalak eta UEMAk elkarlanean
- Helburua da herritarren eta administrazioaren harremanak, gero eta gehiago, euskaraz izatea.
Errenta aitorpena egiteko garaia iritsi da, eta, urtero bezala, aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu dute Uemako udalerriek, tartean, baita Mendaroko Udalak ere, herritarren eta administrazioaren arteko harremanak euskaraz izan daitezen.
Gipuzkoan kanpaina apirilaren 3an hasi zen eta ekainaren 30era arte iraungo du.
Errenta euskaraz egiten duen herritarren kopurua urtez urte gorantz ari den arren, errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dago oraindik, eta horretan eragin nahi da, herritarrei administrazioarekin ere euskaraz aritzeko deia eginez. 2021ean Gipuzkoan 83.100 herritarrek euskara aukeratu zuten Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuarekin harremanetan. 2023ari begira, aldiz, Ogasunaren helburua da 100.000 pertsona fisikok aukera hori egitera iristea.
Modu bat baino gehiago egon daitezke horretarako: autolikidazio proposamena onartzeko orduan, eta baita aitorpena internetez edo modu mekanizatuan ogasunaren bulegoetan aurrez aurre egitean ere, euskaraz egin nahi duzula hautatuz nahiz langileari adieraziz. Bestalde, gestoria batean eginez gero, errenta aitorpena euskaraz egin eta ogasunekiko harremanetan euskara aukeratzeko borondatea adierazi.
2022ko errenta kanpainaren informazio guztia www.gipuzkoa.eus web orrialdean.