Link interesgarriak
2022·02·10
2022ko otsailaren 10eko Euskal Herriko Agintzaritzaren 29 zkizko Aldizkarian ondorengo 2022 LEADER dirulaguntzen inguruko agindua argitaratu da:
AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 26koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baitira, 2022ko ekitaldirako, 2015-2020ko aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu ziren Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak.
Deialdi honen xede dira jarraian zehazten diren lerro hauek:
1. - Bigarren eta hirugarren sektoreetako edozein tipologiatako mikro-enpresak, enpresa txikiak eta ertainak sortu, handitu eta modernizatzeko inbertsioak.
2- Nekazaritzako jardueren dibertsifikazia, nekazaritzakoak ez diren beste jarduera edo enpresak martxan jartzea
3 -Besteren konturako langile langabeen kontratazioa laguntzea, hala beren jarduerak dibertsifikatzen dituzten ustiategietan nola mikro-enpresetan, enpresa txikietan eta ertainetan, bai eta pertsona bat kontratatzen duten autonomoen kasuan ere, Leader eremuetan lanpostuak sortzeko eta horrela landa-eremuko biztanleria mantentzen edo handitzen laguntzeko.
4 -Leader eremuan bizi diren pertsonei eta beste eremu batzuetatik etorritako etorkizuneko herritarrei etxebizitza bat eskuratzen laguntzea.
Honako hauek dira diruz lagundu daitezkeen jarduketak:
a) Etxebizitza berriak: sustapen kolektiboen bidezko urbanizazioa eta eraikuntza (bi etxebizitza edo gehiago), bai eta banako etxebizitza, jabearen lanbide nagusia nekazaritza bada.
b) Etxebizitza birgaitzea, betiere egiturazko obra handia egin behar bada. Ez dira kontuan hartuko bakarrik teilatua aldatzeko proiektuak. Birgaitzeko etxea guztiz eraitsi behar bada, eraikuntza berritzat hartuko da.
Informazioa bere osotasunean ondorengo boletinean ikus daiteke:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria - EHAA/BOPV (euskadi.eus)
Argibide gehiago behar izanez gero deitu edo idatzi DEBEMEN elkartera, 943-744067 debemen@debemen.eus
Eskaerak aurkezteko epea MARTXOAK 25ean bukatuko da.