Link interesgarriak

2021eko udaberriko merkataritza kanpainan parte hartzeko azken egunak

• Maiatzaren 14ra bitartean, 15 euro edo gehiagoko erosketak egiten dituzten bezeroek zozketa tiket bat jasoko dute. Guztira 9 sari desberdin egongo dira jokoan eta horiek maiatzaren 15ean zozketatuko dira.

2021·05·12


2021eko udaberriko merkataritza kanpainan parte hartzeko azken egunak

  • Maiatzaren 14ra bitartean, 15 euro edo gehiagoko erosketak egiten dituzten bezeroek zozketa tiket bat jasoko dute. Guztira 9 sari desberdin egongo dira jokoan eta horiek maiatzaren 15ean zozketatuko dira.
  • Udaberriko kanpainarekin batera, maiatzaren 15ean Merkataritzaren Eguna ospatuko da eta ospakizun horri indarra emate aldera, 11:00-14:00 bitartean, bigarren eskuko azoka eta herriko zenbait denden postuak jarriko dira pilotalekuan.

 

Maiatzaren 14a bitartean abian izango da Mendaron udaberriko merkataritza kanpaina, tokiko merkataritza eta kontsumoa bultzatu eta suspertzeko hainbat sari eta zozketekin.

Guztira 13 saltoki atxiki dira aurtengo kanpaina honetara: Galle-tiak, Farmazia, Leire, MªAxun, Perosanz, Puxika, Lutximak, Itxasertz, Anton, Coviran, Art Fruit,  SGerons eta Morroskillo.

Horrela, maiatzaren 14a arte (egun hori barne) komertzio horietan 15 euro edo gehiagoko erosketak egiten dituzten bezeroek zozketa tiket bat jasoko dute. Komertzio parte-hartzaileek 300 zozketa tiket banatzeko aukera izango dute kanpaina osoan zehar eta bezeroek tiket hori maiatzaren 15a arte jaso beharko dute. Egun horretan, guztira 9 sari desberdin zozketatuko dira kanpainan parte-hartu duten guztien artean.

Lehen saria jasotzen duenak Ederki-Lutximak-en bi zerbitzuetan 50 euroko deskontua eta komertzio parte-hartzaile diren 13 dendetan erositako 50 euroko produktuak jasoko ditu. Gainerako 8 sariak kanpainan parte-hartu duten dendetan gastatzeko 50 euroko deskontu bonuak izango dira eta uztailaren 31a baino lehen erabili beharko dira.

Tiket saridunen zenbakiak Mendaroko Udalaren webgunean, udal taulan eta parte-hartu duten establezimenduetan iragarriko dira. Sariak, halaber, udaletxeko Arreta zerbitzuan jasoko dira, saridun zozketa tiketa aurkeztuta, maiatzak 30a baino lehen.

Kanpainaren helburua da Mendaroko merkataritza eta merkatarien lana babestea eta honi bultzada ematea tokiko kontsumoa indartzeko eta horretara bideratuko ditu Udalak, hain zuzen, 3.000 euro. Iñaki Arregui alkateak nabarmendu du Udalak herri-ekonomiaren alde egindako apustuaren erakusle berri bat dela ekimena: “herria bizi mantendu eta bertako ehun ekonomikoa babestu nahi dugu: gure betiko dendak, ostatuak, zerbitzuak… guztioi dagokigu bertan kontsumitu eta herrian aberastasuna sortzea, zentzu orotan: sozialki, ekonomikoki, identitarioki zein jasangarritasunaren ikuspuntutik” berretsi du.

 

Merkataritzaren Eguna

Udaberriko kanpainarekin batera, maiatzaren 15ean Merkataritzaren Eguna ospatuko da eta ospakizun horri indarra emate aldera, 11:00-14:00 bitartean, bigarren eskuko azoka eta herriko zenbait denden postuak jarriko dira pilotalekuan.

Egun horretan, halaber, aurrez aipatu bezala, udaberriko kanpainako zozketa egingo da, kanpainan zehar parte-hartu duten bezeroen artean.