Link interesgarriak
2021a urte “ona” izan zen Mendaroko Goñati Udal Gimnasioarentzat, pandemiaren eragina izanda ere, batez beste 100 erabiltzaile bakarrekin
2022·04·01
2021a urte “ona” izan zen Mendaroko Goñati Udal Gimnasioarentzat, pandemiaren eragina izanda ere, batez beste 100 erabiltzaile bakarrekin
- Abenduan erregistratu zen gimnasioan erabiltzaile gehien (103), eta abuztuan gutxien (52). Adin-tarteen arabera, 20-30 eta 40-50 urteko pertsonak nabarmendu ziren, gehienak emakumeak (%60, gizonak %40 izanik).
2021a urte “ona” izan zen Mendaroko Goñati Udal Gimnasioarentzat. COVID-19ak eragindako pandemiak hainbat gorabehera eragin zituen arren (konfinamenduak eta itxiera perimetralak, edukiera-mugak eta maskararen erabilera, besteak beste), gimnasioak bere ohiko jarduerari eutsi zion, batez beste egunero 100 erabiltzaile bakar izanik batez beste.
Abenduan hurbildu ziren gimnasiora erabiltzaile gehien (103), eta abuztuan gutxien (52). Abenduko datu positiboa kanpoko eguraldi txarrarekin lotuta egon daiteke, eta abuztukoa udako oporrekin. Gimnasioak goranzko joerarekin jarraitzen du; izan ere, 2021ean hasi zen 82 erabiltzaile bakarrekin egunero eta 103rekin bukatu zuen.
Sexuari dagokionez, 2021ean erabiltzaile gehienak emakumeak izan ziren, % 60. Izan ere, askoz ere emakume gehiago hurbiltzen dira zuzendutako saioetara. Eta adin-tarteei dagokienez, gimnasiora gehien hurbildu zirenak 20-30 eta 40-50 urte bitartekoak izan ziren. Eta 50 urtetik gorakoen kasuan, nabarmentzekoa da indar-ariketak egiteko duten jarrera positiboa, adin-tarte horretan gero eta garrantzitsuagoa baita alderdi hori lantzea.
Eskainitako zerbitzu guztien artean, Total Training izan zen arrakastatsuena. Saio horietan gaitasun fisiko guztiak ordubetez lantzen dira talde txikietan. Joan den irailean, ikasturte berriaren hasieran, gimnasioa aurreko ikasturteko eskaintzarekin alderatuta bost ordu gehiago eskaintzen hasi zen. Gainera, Fitness Gaztea, Fitness Senior, Stretching eta Spinning Virtual zerbitzuek ere erantzun bikaina jaso zuten erabiltzaileen aldetik.
Gozamenaren motibazio nagusia osasuna hobetzea izan da, eta dituzten helburuak fisikoak, estetikoak eta sozializaziokoak izan dira. Era berean, erabiltzaile guztien jarrera oso positiboa izan da, bai langileekiko bai gainerako erabiltzaileekiko.
Goñati gimnasioaren ordutegia
Zerbitzua asteko 6 egunetan dago eskuragarri: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 12:00etara.