Albisteak

200.000 euroko diru-laguntza eskuratu du Mendaroko Udalak Europako LEADER funtsetatik erdigunea eta ospitalea batuko dituen igogailua eraikitzeko

• Udalak bi alditan jasoko du 200.000 euroko laguntza: 2021ean 114.000€ eta 2022an 86.000€. • Une honetan obraren lizitazio fasea da abian eta Udalaren asmoa da lanak 2022ko apirilean hasi eta 2023ko lehen seihilekoan abian egotea igogailua.

2022·03·01


200.000 euroko diru-laguntza eskuratu du Mendaroko Udalak Europako LEADER funtsetatik erdigunea eta ospitalea batuko dituen igogailua eraikitzeko

  • Udalak bi alditan jasoko du 200.000 euroko laguntza: 2021ean 114.000€ eta 2022an 86.000€.
  • Une honetan obraren lizitazio fasea da abian eta Udalaren asmoa da lanak 2022ko apirilean hasi eta 2023ko lehen seihilekoan abian egotea igogailua.

 

Mendaroko Udalak 200.000 euroko diru-laguntza eskuratu du Landa-garapenerako Europako laguntzen Leader programaren 2020ko deialditik herri-erdigunea Maite Maiora kirolgunea, Andoneikua auzoa eta Ospitalearekin batuko duen igogailu publikoa garatzeko.

Udalak bi alditan jasoko du 200.000 euroko laguntza: 2021ean 114.000€ eta 2022an 86.000€. Laguntza deialdi honen helburua da landa inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzea.

Igogailu publikoaren obraren hasierako aurrekontua 1.632.774 eurokoa da. Aurrekontuaren erdia Eusko Jaurlaritzak finantzatzea da aurreikuspena. Une honetan obraren lizitazio fasea da abian eta Udalaren asmoa da lanak 2022ko apirilean hasi eta 2023ko lehen seihilekoan abian egotea igogailua.