Agenda
Atzealdea XII. Pintxo Lehiaketaren Sari Banaketa
Aitzbeltz-en maiatzaren 3an, eguerdiko 12.00etan pasa den astean burututako XII. Pintxo Lehiaketaren Sari Banaketa izango da.
Apirilaren azkenengo asteburuan pintxo lehiaketaren hamabigarren edizioa antolatu du Mendaroko Udalak herriko ostalaritza sustatzeko asmotan.
Aitz Beltz, Lagun Betikoak, Uztargi eta Ormola tabernak izango dira lehiakideak, eta larunbat arratsaldea Deiadar txarangak girotuko du.
Hamabigarrenez antolatu du Mendaroko Udalak pintxo lehiaketa Apirilaren 27 eta 28an. Izan ere, harrera bikaina izan du orain arte ekimenak, herriari bizitasuna emateaz gain, Mendaroko ostalaritza bultzatzen baitu.
Asteburuan zehar, 12:00tatik 15:00etara eta 19:00tatik 21:00tara, Aitz Beltz, Lagun Betikoak, Uztargi eta Ormola tabernatan publikoarentzat eskuragarri egongo dira pintxoak. Gainera, larunbatean, 19:00tatik 21:00tara, Deiadar txaranga kalez kale ibiliko da eguna musikaz girotuz.
Taberna bakoitzak pintxo bat aurkeztuko du, eta 1,50€-tan salduko dituzte.
Bi epaimahai egongo dira, teknikoa eta herrikoia, eta txapelketako edozein pintxo jaten duen orok parte hartu dezake azken hontan bozketa-orritxoak betez.
Epaimahi bakoitzak sari bana emango dio pintxo irabazlea aurkeztutako tabernari, bordatutako mantala eta oroigarria.
Gainera, bozketa herrikoian parte hartu dutenen artean taberna bakoitzean gastatzeko 50€ko bi bonu zozketatuko dira, ekainaren 30era arte erabilgarri egongo direnak.