Agenda

Herri Urratsera autobusa

12 MAI

Seaskako ikastolen aldeko Herri Urrats jaia izango da maiatzaren 12an Senperen (Lapurdi), eta In Leiketik autobusa antolatu dute bertara joateko.

Autobusa 09:00etan abiatuko da Mendarotik, tren geltoki paretik, eta 19:00etan izango da itzulerakoa. 10na euro ordaindu beharko dira autobuseko txartelagatik (autobusean bertan). Izena emateko mendaroninleike@gmail.com helbidera idatzi behar da maiatzaren 5erako.