Link interesgarriak

Atzealdea Indusketa arkeologikoak egingo dira Maala II kobazuloan

Mendaroko Udalak hitzarmena sinatu du EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia sailarekin lehendik hasitako indusketa arkeologikoak jarraipena izan dezan, kasu honetan Maala II kobazuloan. 

2024·05·09


Indusketa arkeologikoak egingo dira Maala II kobazuloan

Mendaroko Udalak hitzarmena sinatu du EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia sailarekin lehendik hasitako indusketa arkeologikoak jarraipena izan dezan, kasu honetan Maala II kobazuloan. 

EHUko irakasle Alvaro Arrizabalaga Valbuena eta María José Iriarte Chiapusso izango dira arkeologia-prospekzioarekin jarraitzearen ikerlari arduradunak, bereziki haitzuloko aztarnategi berriak aurkitzeko asmoz. Sedimentazioz betetako barrunbe batzuk desobturatuko dira, historiaurrean zuten lurreraino eta antzinako balizko okupazio-mailetaraino iristeko esperantzan. 

Hitzarmen berri honen bitartez jarraipena ematen zaio, gure historiaurrea hobeto ezagutzeko asmoz, iaz EHU eta Mendaroko udalaren artean hasitako kolaborazioari.