Link interesgarriak
Atzealdea Pintxo lehiaketa ospatu zen apirilaren 27 eta 28an Mendaron
2024·05·08
Pintxo lehiaketa ospatu zen apirilaren 27 eta 28an Mendaron
Pintxo lehiaketaren hamabigarren edizioa ospatu zen herriko ostalaritza sustatzeko asmotan. Aitz Beltz-en pintxoa izan zen garaile.
Hamabigarrenez antolatu du Mendaroko Udalak pintxo lehiaketa herrian. Izan ere, harrera bikaina izan du orain arte ekimenak, herriari bizitasuna emateaz gain, Mendaroko ostalaritza bultzatzen baitu.
Asteburuan zehar, 12:00tatik 15:00etara eta 19:00tatik 21:00tara, Aitz Beltz, Lagun Betikoak, Uztargi eta Ormola tabernatan publikoarentzat eskuragarri egon ziren pintxoak. Gainera, larunbatean, 19:00tatik 21:00tara, Deiadar txaranga kalez kale ibili zen eguna musikaz girotuz.
Taberna bakoitzak pintxo bat aurkeztu zuen, eta 1,50€-tan saldu. Bi epaimahai egon ziren, teknikoa eta herrikoia. Azken hau pintxoak probatzen zituen orori zuzendua zen, eta 1035 boto jaso ziren guztira. Epaimahi tekniko zein herrikoiak Aitz Beltzen pintxoa aukeratu zuten garaile, eta ordainetan, bi bordatutako mantal eta oroigarri jaso zituen tabernak. Bestalde, bozketa publikoan parte hartu zutenen artean lau saritu atera dira, eta 50€-ko bonua eukiko du bakoitzak parte hartutako taberna banatan gastatzeko.