Link interesgarriak

Atzealdea Udalekuen ordainketa egiteko epea zabalik maiatzaren 12arte

Izena eman duten haur guztiak onartu dira

2024·05·07


Udalekuen ordainketa egiteko epea zabalik maiatzaren 12arte

 

Izena eman duten haur guztiak onartu dira. Ez da zozketarik egin behar izan.

Beraz, udalekuen erreserba behar bezala burutu dadin, dagokion tasaren ordainketa burutu behar da maiatzaren 12a baino lehen, oinarrietan adierazitako eran.

Ordainketaz gain, dokumentazioa aurkeztu behar izanez gero, ordainagiriarekin batera kultura@mendaro.eus posta elektornikora bidali behar da edota udaletxera ekarri.

Oharra: Ordainketa egiterakoan, haurraren izen abizenak adierazi behar dira kontzeptuan.