Link interesgarriak

Kaleak denONAK!

Elkarlanean Mendaro berrantolatzen

2024·04·25


Kaleak denONAK                                      

Elkarlanean Mendaro berrantolatzen                                                              

Mendaroko Udalak herriko espazio publikoen berrantolaketarako partaidetzazko plan bat egingo du. Proiektuaren diseinurako, espazio publikoen erabilera eta herriaren beharrizanak aztertuko dira, eta horretarako, ezinbestekoa da herritarren partehartzea. Hau dela eta, udalak planaren aurkezpen eta diagnostiko saioetara hurbiltzeko eta prozesuan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizue. 

Aniztasuna bermatzeko helburuarekin, behar edo interes bereziak izan ditzaketen taldeak bereizi dira, eta lehendabiziko aurkezpen saio desberdinak eskainiko dira. 

Gurasoen mahaia:        Maiatzak 7, 15:30-16:30, ikastolan.
Emakumeen mahaia:     Maiatzak 7, 17:30-18:30, udaletxeko pleno aretoan.
Herritarren mahaia:         Maiatzak 7, 18:30 -20:00, udaletxeko pleno aretoan.
Adinekoen mahaia:        Maiatzak 14, 10:30-12:30, jubilatuen egoitzan.

Bigarren saioan talde guztiak elkartuko gara diagnostikoa eta proposamenak jasotzeko.

Talde guztiak elkarrekin:    Maiatzak 14, 18:30-20:00, udaletxeko pleno aretoan.


Prozesu honek ez ditu hirigintzan “adituak” behar, Mendaron bizitzen “arituak” baizik. Animatu zaitez parte hartzera!

Enetz Ezenarro Arriola
Mendaroko Udaleko Alkatea