Link interesgarriak

Zubi zaharreko obrek trafikoa desbideratuko dute Mendaron

Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dute, bihartik aurrera, martxoak 6, trafikoa desbideratuko dutela Garagartza auzotik kotxean irteteko.

2024·03·06


Zubi zaharreko obrek trafikoa desbideratuko dute Mendaron

Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dute, bihartik aurrera, martxoak 6, trafikoa desbideratuko dutela Garagartza auzotik kotxean irteteko. 

Asteazkenetik aurrera, herrigunetik ateratzeko, autoak Mendarozabal auzoaren atzetik joan beharko dira ospitaleko bideraino, eta gero handik zubira jaitsi.

Mendaroko Ikastola parean Derrigorrezko norabidea adierazten duen seinalea jarriko dute, herrigunetik datozen kotxeak Kilimon hiribidearen amaieran ezkerrera jotzera behartuz. Hau da, zubia eta ikastola arteko tramuan errei bakarra egongo da, eta herrira sartzeko izango da, ezingo da erabili herritik ateratzeko.

Oinezkoiei dagokienez, zubian beti egongo da espaloi bat irekita.

Bestalde, beranduago, semaforoak jarriko dituzte zubiaren bi aldeetan, baina oraingoz, gabe moldatuko direla helarazi dute.

Bukatzeko, jakinarazi dute uda aldera arte iraungo duela trafikoaren aldaketa horrek, obrak amaitu arte hain zuzen.

Trafikoaren desbiderapenaren mapa