Albisteak
Atzealdea

‘ZERUA Motxailen aterpe’ bertso saioarekin ospatuko da Motxaila Eguna datorren martxoaren 18an

• Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Eli Pagola bertsolariak izango dira; Maialen Olazabalek gai-jartzaile lanak egingo ditu.

2022·03·08

Motxaila Eguna bi urtez ospatu gabe egon eta gero, aurtengoan ‘ZERUA Motxailen aterpe’ bertso saioarekin ospatuko da. Datorren martxoaren 18an, ostirala, izango da, eta saioa 22:00etan hasiko da San Agustin Kulturgunean.

Saio honetan izango diren bertsolariak lau izango dira: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Eli Pagola. Bestalde, Maialen Olazabalek gai-jartzaile lanak egingo ditu.

Beharrezkoa izango da aurrez sarrera erostea, eta dagoeneko salgai daude Morroskilon eta Aitzbeltzen. Sarrerak bakoitzak 7 euroko kostua du.