Albisteak
Atzealdea

“Txor Txor bakarrizketa umoretsua Beatriz Egizabalekin ” emanaldia egongo da Mendaron urriaren 10ean

Mendaroko Udalak 37 talde, eragile eta zerbitzuei bidali die gonbidapena obra ikusteko eta ez da sarrera gehiago egongo eskura.

2020·10·02


“Txor Txor bakarrizketa umoretsua Beatriz Egizabalekin” emanaldia egongo da Mendaron urriaren 10ean

  • Mendaroko Udalak 37 talde, eragile eta zerbitzuei bidali die gonbidapena obra ikusteko eta ez da sarrera gehiago egongo eskura.
  • Euskaldunok eguneroko egoeretan euskararekiko ditugun harremanei buruzko gogoeta egingo du bakarrizketariak, urriaren 10ean, 18:00etan, San Agustinen.

 

Mendaroko Udalak 37 talde, eragile eta zerbitzuei bidali die gonbidapena urriaren 10ean Beatriz Egizabalen “Txor Txor bakarrizketa umoretsua” ekitaldia ikusteko. Koronabirusagatik segurtasuna bermatzeko, ez da beste sarrerarik egongo eskuragarri, beraz, mendarotarrek soilik joan ahalko dute.

Euskaldunok egunerokotasunean euskararekiko ditugun harremanei buruzko gogoeta egingo du bakarrizketariak eta helburu du euskararen erabileran eragitea. Hizkuntzak gure bizitzak nola zeharkatzen dituen landu nahi da, ikusleen artean euskararen erabilera sustatzeko.

Mendaroko Udalaren gonbidapena jaso baduzu, urriaren 9ra arte jaso ditzakezu sarrerak udaletxean.