Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea ‘Txirristaka goguan, gaurkuak kantuan’. Bertsoa eta antzerkia uztartuko dituen ikuskizuna  ekainaren 14ean

In Leike Kultur Elkarteak, herritar talde batek eta Mendaroko Udalak elkarlanean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatu du Txirristaka bertsolariaren omenezko ekimena.

2024·06·03


‘Txirristaka goguan, gaurkuak kantuan’. Bertsoa eta antzerkia uztartuko dituen ikuskizuna  ekainaren 14ean

In Leike Kultur Elkarteak, herritar talde batek eta Mendaroko Udalak elkarlanean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatu du Txirristaka bertsolariaren omenezko ekimena.

Eusebio Mugertza ‘Txirristaka’ bertsolariaren jaiotzaren 150. urteurrenaren harira antolatutako kultur programaren barruan, ‘Txirristaka goguan, gaurkuak kantuan’ saioa antolatu dute In Leike Kultur Elkarteak, herritar talde batek eta Mendaroko Udalak elkarlanean, ekainaren 14rako. 

Bi bertsolari arituko dira bertsotan: Andoni Egaña eta Beñat Gaztelumendi. Kalez kaleko ikuskizuna izango da, Azpilgoeta auzoan hasiko dute bertsolariek beren ibilia, 19:30ean, eta Mendarozabal auzoan bukatuko dute. Bidean, hiru-lau geldialdi egingo dituzte, eta geldialdi bakoitzean saio bana egingo dute. Bertsolarietako batek Txirristakak idatzitako bertsoak kantatuko ditu, eta besteak gaur egundik erantzungo die bertso horiei. Biak txandaka arituko dira egiteko horretan. Txirristaka gorpuztuko duen bertsolaria hura aritzen zen modu berean arituko da kantuan: altxagailu batera igota, eta bertso-paperak ere banatuko ditu entzuleen artean. 

Bestalde, urteurreneko ekintzen barruan antolatutako ‘Txirristaka Saria’ bertsopaper lehiaketako sari banaketa ere egingo da. Maiatzaren 31 izan zen lanak aurkezteko azken eguna, eta sari banaketa ekitaldia ekainaren 14an izango da, 19:00etan, udaletxeko udalbatza aretoan.