Link interesgarriak

Atzealdea ‘TicketBAI’ ekimenari buruzko informazio jardunaldia uztailaren 13an herriko profesionalentzat Mendaroko Udala eta Merkataritza Ganberaren eskutik

• Parte hartu nahi izanez gero, izena eman beharko da kultura@mendaro.eus / 685720010, uztailaren 9a baino lehen.

2021·07·01


‘TicketBAI’ ekimenari buruzko informazio jardunaldia uztailaren 13an herriko profesionalentzat Mendaroko Udala eta Merkataritza Ganberaren eskutik

  • Parte hartu nahi izanez gero, izena eman beharko da kultura@mendaro.eus / 685720010, uztailaren 9a baino lehen.

Mendaro, 2021eko uztailak 1

TicketBAI Euskadiko hiru foru aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko proiektu bateratua da, eta betebehar legal eta teknikoak ezartzea du helburu. TicketBAI indarrean jartzen denetik aurrera, 2022ko urtarrilean, jarduera ekonomiko batean diharduten pertsona fisko eta juridiko guztiek fakturazio software bat erabili beharko dute, argitaratzen diren baldintza teknikoak betetzen dituena. Sistema berriari esker, foru-ogasunek kontrolatu ahal izango dituzte zergadunen jarduera ekonomikoen dirusarrerak, eta bereziki, azken kontsumitzaileak, azken bezero diren jarduerenak. Era berean, informazio hori erabiliko da zergadunek zerga betebeharrak bete ahal izan ditzaten.

Sortutako ziurgabetasunari erantzuteko eta bereziki kalean kokatutako establezimendu mota desberdinei begira, informazio jardunaldi bat antolatu da uztailaren 13rako, 15:00/17:00, Mendaroko udaletxeko udalbatza aretoan, Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren eskutik, eduki honekin eta elebitan:

  • Zer da Ticket Bai?
  • Zein da jarraitu beharreko ibilbidea? Zer gauza hartu behar dira kontuan?
  • Aplikazio egutegia

Parte hartu nahi izanez gero, izena eman beharko da kultura@mendaro.eus / 685720010, uztailaren 9a baino lehen.