Albisteak
Atzealdea

“Nik kontatuko dizut”: gazteei zuzendutako literatur lehiaketa Mendaroko Udalaren eskutik

.

2020·06·03


“Nik kontatuko dizut”: el concurso literario del Ayuntamiento de Mendaro para fomentar la literatura entre jóvenes

  • Abian da “Nik kontatuko dizut: gazteei zuzendutako literatur lehiaketa Mendaroko Udalaren eskutik

     

  • Mendaroko gazteen sormena eta literatur asmoak sustatzeko lehiaketa sortu du Udalak, bi kategoriatako gaztetxoei zuzenduta: 8-10 eta 11-14 urte bitartekoek ekainaren 30a baino lehen bidali beharko dituzte euren lanak.

 

 

Mendaro, 2020ko ekainaren 2a

 

Mendaroko Udalak Nik Kontatuko dizut” literatur lehiaketa jarri du martxan herriko gazteen sormena eta literatur asmoak bultzatzeko. Ekainaren 30a arte izango dute aukera lanak bidaltzeko 8-10 eta 11-14 urte bitarteko gazteek. Hiru e-book zozketatuko dira kategoria bakoitzean sari modura.

 

Zortzi eta hamar urte bitartekoek euskarazko ipuin bat irakurtzen bideo bat grabatu beharko dute, gehienez bi minutukoa, eta ondoren lagun bati bidali beharko diote. Hamaika eta hamalau urte bitartekoek, berriz, ipuin bat idatzi beharko dute euskaraz eta ondoren hura irakurtzen bideo bat grabatu beharko dute, gehienez hiru minutukoa, lagun bati bidaltzeko.

 

Lehiaketan izena emateko mezu bat bidali kultura@mendaro.net helbidera edo 685 720 010 zenbakira ekainaren 30a baino lehen.

 

OINARRIAK