Albisteak
Atzealdea

“Mundu bat motxilan” ikus-entzunezko emanaldia Mendaron urriaren 30ean

Alex Txikonen “menditazioak” biltzen ditu “Mundu bat motxilan” ikus-entzunezko obrak

2020·10·13


“Mundu bat motxilan” ikus-entzunezko emanaldia Mendaron urriaren 30ean

  • Alex Txikonen “menditazioak” biltzen ditu “Mundu bat motxilan” ikus-entzunezko obrak.

 

Urriaren 30ean proiektatuko da “Mundu bat motxilan” ikus-entzunezko obra San Agustinen arratsaldeko 19:00etan. Gehienez 80 lagunekoa izango da aforoa eta sarrerak liburutegian eskura daitezke dohainik.

 

Obran bizitza bizitzeko moduen inguruan hausnartzen da, Alex Txikonen ikuspegitik. Honela aurkezten du obra egileak: “Zerk egiten dizu tilin? Zein da irrika hori? Ni ere artean, ez nekiela- halatsu abiatu nintzen bizialdian, behin begiek dir-dir egin zuten arte Gorbeako mendi magalean. Orduan ohartu nintzen bizitza bi eratara bizi litekela; dena mirakulua balitz bezala, edo ezer mirakulua ez balitz bezala. Eta horrela, jakin minaren jostakin, bultza egiten duen argi horren atzetik, mendia bilakatu zen nire irla jostalaria; mundu magikoa. Errege txiki bat naturaren erresuman: noiznahi arrano, noiznahi suge, noiznahi lore...”