Albisteak
Atzealdea

‘MendaroBerri’ udal aldizkariaren estreinako alea kaleratu du Udalak

Mendaroko etxe guztietan banatu da ale bana eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Era digitalean, www.mendaro.eus -en.

2020·02·13


Mendaroko Udalak udal aldizkari berria du: ‘MendaroBerri’. Bi hilero argitaratuko da. Lehen alea kaleratu berri da. Bertan honako gaiei buruz jarduten da 12 orritan zehar: 2020ko aurrekontua, Iñaki Arregui alkateari elkarrizketa, Etxebarria eta Bixuete artean Udal Gobernuak eraiki nahi duen zubiari buruzko artikulua, udal egitura berria, albiste laburrak, Zelaikua eta Azpilgoetako irisgarritasun lanen nondik norakoak eta martxoa bitarteko agenda.

Mendaroko etxe guztietan banatu da ale bana eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Era digitalean, www.mendaro.eus -en.