Albisteak
Atzealdea

‘MendaroBerri’ udal aldizkariaren ale berezia argitaratu du Udalak

Covid-19aren inguruko ale berezia izango da, Udalak hartutako neurriak herritarrei helarazteko.

2020·06·05


‘MendaroBerri’ udal aldizkariaren ale berezia argitaratu du Udalak

  • Covid-19aren inguruko ale berezia izango da, Udalak hartutako neurriak herritarrei helarazteko.

Mendaro, 2020ko ekainaren 5a

Mendaroko Udalak “MendaroBerri” udal aldizkariaren ale berezia argitaratu du, koronabirusaren inguruan Udalak hartutako neurriak izanik ardatz. Alarma egoeran Udalak izan duen jarduera eta hartu dituen neurriak zeintzuk izan diren jakinaraztea du helburu.

Mendaroko etxe guztietan banatuko da ale bana eta eraikin publikoetan ere eskuragarri egongo da. Digitalki, www.mendaro.eus -en.