Albisteak

‘MendaroBerri’ aldizkariaren ale berri bat kaleratu du Udalak, 2021eko aurrekontua eta ‘Etorkizuneko Mendaro’ eraikitzeko proiektuak oinarri

Mendaroko etxe guztietan banatu da ale bana eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Era digitalean, www.mendaro.eus -en.

2021·02·18


‘MendaroBerri’ aldizkariaren ale berri bat kaleratu du Udalak, 2021eko aurrekontua eta ‘Etorkizuneko Mendaro’ eraikitzeko proiektuak oinarri

  • Mendaroko etxe guztietan banatu da ale bana eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Era digitalean, www.mendaro.eus -en.

 

Mendaroko Udalak ‘MendaroBerri’ aldizkariaren ale berri bat kaleratu berri du. Bertan honako gaiei buruz jarduten da 16 orritan zehar: 2021eko aurrekontuaren datu nagusiak eta inbertsioak, ‘Etorkizuneko Mendaro’ eraikitzeko proiektuak (ospitalera igogailua, futbol zelaia, etxebizitza berriak, energia jasangarritasuna, industriagunea…), zubi berriaren aurreproiektua eta bide-orria,  2020-21eko Berraktibazio Plana edota egutegi fiskala.

Mendaroko etxe guztietan banatu da ale bana eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Era digitalean, www.mendaro.eus -en.