Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea “Lagunak erreskatera” filmaren proiekzioa izango da otsailaren 15ean Zinema euskaraz zikloaren baitan
2026·02·11

“Lagunak erreskatera” filmaren proiekzioa izango da otsailaren 15ean Zinema euskaraz zikloaren baitan
"Lagunak erreskatera" filma ikusi ahal izango da igandean, arratsaldeko 17:00etan, Arno Guraso elkarteak Mendaroko Udalarekin batera antolatuko "Zinema euskaraz" zikloaren baitan
Arno Guraso elkarteak Mendaroko Udalarekin batera euskarazko zinema zikloa antolatu du lehenengo aldiz; negu denboraldian, igandetan, bost film ikusi ahal izango dira San Agustin Kulturgunean.
Igande honetan, otsailaren 15an, arratsaldeko 17:00etan “Lagunak erreskatera” filma ikusi ahal izango da San Agustin Kulturgunean.
Zinema euskaraz zikloaren helburua gaztetxo eta gazteentzako eskaintza gehitzea da. Horrela, haurrentzako hiru film programatu dira eta beste bi, berriz, adin guztientzat.
Zinemarako sarrera doakoa izango da ikusle guztientzat; izan ere, antolatzaileek ez dute nahi dirua traba izaterik euskarazko zinemaz gozatu ahal izateko.
Hurrengo filma "Zinema euskaraz" zikloaren azkena izango da: “Minecraft”, otsailaraen 22an.
"Lagunak erreskatera" Sinopsia
Superbilau misteriotsu batek oihana urarekin kontaktuan lehertzen den apar arrosa toxiko batekin estaltzen duenean, Jungle Bunch erreskatera deitzen dute. Euriteen sasoitik hilabete baino gutxiagora, hasi da lasterketa! Gure heroiak, aliatu berriak batuko zaizkienak, mundu osoan zehar ibiliko dira antidoto baten bila. Iparraldeko eskualde urrunetatik hasi eta Europa, Asia eta Ekialde Ertaineraino, inoizko bilaketarik handienean murgilduko dira. Oraingoan, inoiz baino arerio argiago eta deabruzkoago bati egin behar diote aurre. Maurice eta bere lagunentzat, inoiz ez da hainbeste egon jokoan!