Agenda
Atzealdea ‘Konpromisoa’ antzezlana
‘Konpromisoa’ antzezlana Joseba Apaolaza, Ramon Agirre, eta Zuhaitz Gurrutxagarekin larunbatean, azaroak 20, Mendaron
- Arratsaldeko 19:00etan izango da eta aurrez sarrera eskuratu behar da Morroskilon edota Udaletxean 3 euroko prezioan.
Mendaroko Udalak aurrera darrai udazkeneko agenda kulturalarekin. Larunbat honetan izango da hurrengo hitzordua, azaroak 20. San Agustineko oholtzara igoko dira Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreak ‘Konpromisoa’ antzezteko. Arratsaldeko 19:00etan izango da eta aurrez sarrera eskuratu behar da Morroskilon edota Udaletxean 3 euroko prezioan.
Konpromisoa
Tomas eta German aspaldiko lagunak dira. Tomas egile kaskar bat da, eta German, berriz, lanbidean nabarmentzerik lortu ez duen aktorea. Germanek arazo ekonomikoak ditu, eta nola edo hala bere apartamentua saldu nahi du. Hitzordua jarri du erosle izan daitekeen batekin, eta Tomas lagunari etortzeko eskatu dio, hala moduzko idazlea izanagatik haren aurpegiak konfiantza ematen duelako. Horixe da Tomasen dohain handia.
Eroslearen zain daude. Eroslea ala iruzur egingo dioten inozoa? Zain dauden bitartean, bi lagunak solasean ari dira. Elkar lausengatzen, zirikatzen eta adarra jotzen hasten dira. Halako batean, gauzak okertu egiten dira. Eztabaidan hasi eta aspalditik isilean gordetako gaitzespenak leporatzen dizkiote elkarri. Eroslea iristen denean, bi lagunak elkarri kargu hartzen ari dira, gupidarik gabe.
Ikusle hutsa izango al da? Ala arbitro bihurtuko da? Edo, are okerrago, konplot baten biktima?
Egilea: Philippe Claudel.
Itzulpena: Martin Agirre.
Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi.
Antzezleak: Joseba Apaolaza, Ramon Agirre, Zuhaitz Gurrutxaga.
Musika: Haritz Lete.
Eszenografia: Asier Sancho Senosiain.
Eszenografiaren sorkuntza: Escenica Integral.
Jantzien diseinua: Cristina Martínez.
Argiztapena: Julen Zaballa.
Produkzioa: Txalo produkzioak.