Link interesgarriak
Atzealdea “Kaleak denONAK: galdetegi digital bat zabalduko da azaroaren 4an”
2024·10·31
Kaleak denONAK osasun eta inklusioaren ikuspegiak kontuan hartzen dituen Mendaroko espazio publikoen berrantolaketarako partaidetzazko proiektua da, Projekta Urbes-en aholkularitza teknikoaren laguntzaz gauzatzen ari dena. Etorkizuneko Mendaro nolakoa izatea nahi dugun hausnartzeaz gain, desio dugun hori lortzeko lehen pausoak ezartzea da prozesu honen helburua, partaidetzaren bitartez adostutako marko estrategiko baten barruan.
Kolektibo desberdinekin egin dira parte hartze saioak. Maiatzean emakumeekin, jende nagusiarekin eta herritarrekin, orokorrean. Bakoitzarekin saio bana. Ekaina-uztailean, berriz, Oinherriren bidez eta udalekuak aprobetxatuz umeekin egin ziren.
Orain, azaroaren 4tik 18ra galdetegi digital bat zabalduko da landutako proposamenekin adostasuna neurtu eta ekarpen berriak jasotze aldera. Gainera, haur eta nerabeekin diagnostiko saio bereziak ere egingo dira azaroaren 8an, beraien ikuspegia txertatzeko. Azaroaren 21ean izango da parte-hartze saioa. Prozesuan zehar herritar guztion artean nabarmendutako arazo eta proposamenak etorkizuneko Mendaroko hiri-plangintzan txertatzeko irizpide baliagarriak izango dira.