Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea “Irabazi arte!” filmaren proiekzioa izango da otsailaren 1ean Zinema euskaraz zikloaren baitan
2026·01·29

“Irabazi arte!” filmaren proiekzioa izango da otsailaren 1ean Zinema euskaraz zikloaren baitan
"Irabazi arte!" filma ikusi ahal izango da igandean, arratsaldeko 17:00etan, Arno Guraso elkarteak Mendaroko Udalarekin batera antolatuko "Zinema euskaraz" zikloaren baitan
Arno Guraso elkarteak Mendaroko Udalarekin batera euskarazko zinema zikloa antolatu du lehenengo aldiz; negu denboraldian, igandetan, bost film ikusi ahal izango dira San Agustin Kulturgunean.
Igande honetan, otsailaren 1ean, arratsaldeko 17:00etan “Irabazi arte!” (5. Denboraldiko lehen atala) filma ikusi ahal izango da San Agustin Kulturgunean.
Zinema euskaraz zikloaren helburua gaztetxo eta gazteentzako eskaintza gehitzea da. Horrela, haurrentzako hiru film programatu dira eta beste bi, berriz, adin guztientzat.
Zinemarako sarrera doakoa izango da ikusle guztientzat; izan ere, antolatzaileek ez dute nahi dirua traba izaterik euskarazko zinemaz gozatu ahal izateko.
Hurrengo 3 filmak hauek izango dira: “Hartz-atzapar kanpamendua”, otsailaren 8an; “Lagunak erreskatera”, otsailaren 15ean; eta “Minecraft”, otsailaraen 22an.
"Irabazi arte!" Sinopsia
Arene eta bere lagunek institutuko azken urteari aurre egingo diote. Azken urtea lasaia izango zela ematen zuen arren, azkenean, ez da hola izango: norbait ez dago klubeko festa egunean gertatutakoa ahazteko prest eta denek ordaindu beharko dute gau zorigaiztoko hartan egindakoagatik.
ARAUAK