Albisteak

'Ikusgaitzak' kanpaina abian, harrera-familiak lortzeko Gipuzkoan

.

2020·11·18


'Ikusgaitzak' kanpaina abian, harrera-familiak lortzeko Gipuzkoan

2020ko azaroaren 18a

Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera familiak behar direla jakinarazi du eta Mendaroko Udalak bat egin du kanpainarekin. 60 familia behar dira eta lortzeko kanpaina abiatu du. Horra laguntzeko zabaldu dezakegun mezua eta informazioa: 

"Gure inguruan haur eta nerabe batzuk ez dira haurtzaro edo nerabezaro normalez gozatzen ari. Uste baino gehiago dira. Eta behar baino gehiago sufritu dute: aldaketa bortitzak, bakardadea, beldurra, ziurgabetasun handia. Hainbat arrazoirengatik beren familiekin bizi ezin diren haurrak eta nerabeak dira.

Haietako zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespeko harrera-zentroetan bizi da, eta, egunero arreta jartzen duten profesionalek behar bezala zaintzen dituzten arren, ezinezkoa da etxe baten berotasuna errepikatzea. 

Familietatik urrun bizi diren haur eta nerabeek gabezia asko dituzte, baina, guztien gainetik, maitasuna eta onarpena behar dute, IKUSEZINAK EZ IZATEA. Eta ez du balio hainbeste gau lagun izan dituzten pelutxe edo panpina zahar horiek besarkatzeak, haragia eta hezurra behar baitute. ZU, ZUEK behar zaituzte".

Klikatu hemen informazioa jasotzeko

Informazio gehiago nahi baduzu, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin jar zaitezke harremanetan:
Telefonoa: 943 11 25 22 -  familiaharrera@gipuzkoa.eus