Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea “Hartz-atzapar kanpamendua” filmaren proiekzioa izango da otsailaren 8an Zinema euskaraz zikloaren baitan

.

2026·02·05


“Hartz-atzapar kanpamendua” filmaren proiekzioa izango da otsailaren 8an Zinema euskaraz zikloaren baitan

 

"Hartz-atzapar kanpamendua" filma ikusi ahal izango da igandean, arratsaldeko 17:00etan, Arno Guraso elkarteak Mendaroko Udalarekin batera antolatuko "Zinema euskaraz" zikloaren baitan

 

Arno Guraso elkarteak Mendaroko Udalarekin batera euskarazko zinema zikloa antolatu du lehenengo aldiz; negu denboraldian, igandetan, bost film ikusi ahal izango dira San Agustin Kulturgunean.


Igande honetan, otsailaren 8an, arratsaldeko 17:00etan “Hartz-atzapar kanpamendua” filma ikusi ahal izango da San Agustin Kulturgunean.


Zinema euskaraz zikloaren helburua gaztetxo eta gazteentzako eskaintza gehitzea da. Horrela, haurrentzako hiru film programatu dira eta beste bi, berriz, adin guztientzat.


Zinemarako sarrera doakoa izango da ikusle guztientzat; izan ere, antolatzaileek ez dute nahi dirua traba izaterik euskarazko zinemaz gozatu ahal izateko.


Hurrengo 2 filmak hauek izango dira: “Lagunak erreskatera”, otsailaren 15ean; eta “Minecraft”, otsailaraen 22an.


"Hartz-atzapar kanpamendua" Sinopsia 

Maia (9), neska irudimentsu eta zalapartatsu bat, eta Jan (9), hiriko mutiko beldurtia, erlojuaren kontra borrokatuko dira Sebastian Sebastian eraikitzaile xelebreak mehatxatutako kanpamentua salbatzeko. Horretarako, haranean bizi dela uste den, baina inork ikusi ez duen hartza bilatuko dute etengabe. Abentura ausart honetan Fritzek lagunduko die, hitz egiten duen mofeta dibertigarri eta marmarti bat. Fritzek taldearekin bat egingo du bailara eta bertako animaliak salbatzeko.

ARAUAK