Agenda

Atzealdea ‘Extremaduratik euskarara’ hitzaldia

Jon Maiak eskeiniko du
10 AZA

 

 

Jon Maia bertsolari eta idazle urretxuarrak ‘Extremaduratik euskarara’ hitzaldia eskainiko du Mendaroko Udaletxeko Osoko Bilkura aretoan datorren azaroaren 10ean. Hitzaldia 18:30ean hasiko da, gazteleraz eskainiko da eta sarrera guztiz doakoa izango da. Udalak, UEMAk, ARNO Guraso Elkarteak eta Mendaroko Euskara Taldeak antolatutako ekimena da.

Hitzaldiak Maiaren ibilbideari buruzko bizipenak eta gogoetak kontatzen ditu, Extremaduratik etorritako familia erdaldun batean hezi zenetik punta-puntako bertsolaria izan arte.

Hitzaldiaz gain, Errigorako produktuak dastatzeko aukera izango dute Mendaroko Udaletxeko Osoko Bilkura aretora gerturatzen den orok.