Link interesgarriak
Atzealdea ‘Esnatu naiz’ kabareta datorren ekainaren 18an San Agustin aretoan
2022·06·09
‘Esnatu naiz’ kabareta datorren ekainaren 18an San Agustin aretoan
- Ikuskizuna 19:30ean hasiko da, eta sarrera doakoa izango da, gonbidapenaren beharrik gabe.
Andoni Mutiloa protagonista den ‘Esnatu naiz’ kabareta eskainiko da Mendaroko San Agustin aretoan datorren ekainaren 18an, larunbata. Ikuskizuna 19:30ean hasiko da, eta ez da sarrera salmentarik egongo, doakoa baita. Gonbidapenak hartzeko beharrik ere ez da egongo. Kabareta 14 urtetik gorakoentzat dago zuzenduta.
Ikuskizunaren sinopsiak horrela dio: Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritan euskaldun honek modako trans artista izatea Londresen? Zer bizipen izan ditu Elurrek azken 10 urte hauetan? Eta zergatik da Beyoncé guzti honen erruduna? Antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu.