Link interesgarriak

Atzealdea ‘Begiekin Entzutekoak’ kultura zikloaren hirugarren kontzertua igande honetan, maiatzak 30, San Agustinen: Mursego

Sarrerak Puxikan eta Uztargin eskuratu ahal izango dira 3 euroko prezioan.

2021·05·27


‘Begiekin Entzutekoak’ kultura zikloaren hirugarren kontzertua igande honetan, maiatzak 30, San Agustinen: Mursego

  • Sarrerak Puxikan eta Uztargin eskuratu ahal izango dira 3 euroko prezioan.

 

Mendaroko Udalak eta Gararock Taldeak ‘Begiekin Entzutekoak’ ekimena jarri zuten abian apirilean “Mendaro kulturala” bultzatzeko. Udalak nabarmendu duenez lehen sorta izango da hau: “2021ean urtaroka landuko dugu ekimena eta 2022an urte osoko ekimen sorta kaleratzea dugu jomuga”.

Jada lehen bi kontzertuak burutu zen pasa den apirilaren 18an eta maiatzaren 2an, Muga eta Testura taldeak, hurrenez hurren, eta mendarotarren erantzun oso ona izan zuten. Hirugarrenaren txanda izango da igande honetan, maiatzak 30: Mursego taldea.

Maite Arroitajauregi, MURSEGO, Akelarre filmean egindako lanagatik Goya bat irabazi berri duena, LAPUR(ari)ETAK izeneko proposamena dakarkigu, non hitzak nahasten diren joko harrigarriak sortzeko, zalantzarik gabe harrituko dutenak gure kapilan batuko den jendeari.

San Agustin Aretoan izango da, Covid-19aren aurrean segurtasun eta prebentzio neurri oro betetze aldera. Sarrerak Puxikan eta Uztargin eskuratu ahal izango dira 3 euroko prezioan.

 

Ekainaren 13an azkena: Munlet

MUNLET, Anita LadyFingersek eta Ina HerrProfessorrek osatutako bikoteak, Munlet Plays DEVO ikuskizunera ekarriko gaitu, non Mendaroko duoak bere estiloan interpretatzen dituen Akroneko (Ohio, AEB) new wave taldearen abesti mitikoenetako batzuk. Donostiako eta Bilboko agertokietan ikusi ahal izan zen musikaz eta bisualez osatutako birsortze hau, azkenean gure jatorrizko herrian gozatu ahal izango da, aukera paregabe batean.