Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea ‘Begiekin Entzutekoak’ kultura zikloaren bigarren kontzertua igande honetan, maiatzak 2, San Agustinen: Testura
2021·04·29
‘Begiekin Entzutekoak’ kultura zikloaren bigarren kontzertua igande honetan, maiatzak 2, San Agustinen: Testura
- Sarrerak Puxikan eta Uztargin eskuratu ahal izango dira 3 euroko prezioan.
Mendaroko Udalak eta Gararock Taldeak ‘Begiekin Entzutekoak’ ekimena jarri dute abian “Mendaro kulturala” bultzatzeko. Udalak nabarmendu duenez lehen sorta izango da hau: “2021ean urtaroka landuko dugu ekimena eta 2022an urte osoko ekimen sorta kaleratzea dugu jomuga”.
Jada lehen kontzertua burutu zen pasa den apirilaren 18an, Muga taldea, eta mendarotarren erantzun oso ona izan zuen. Bigarrenaren txanda izango da igande honetan, maiatzak 2: Testura taldea.
Ander Mujikaren proiektua da TESTURA, eta bertan Bluff anaiak, Felix eta Johannes, eta Maialen Belaustegi artista grafikoa ere badaude, hirukotearen testura sintetiko harrigarrien gainean unean sortutako sorkuntza bisualak garatuz, beste mundu oniriko batzuetara eramaten zaituzten melodia une ederrez apainduak.
San Agustin Aretoan izango da, Covid-19aren aurrean segurtasun eta prebentzio neurri oro betetze aldera. Sarrerak Puxikan eta Uztargin eskuratu ahal izango dira 3 euroko prezioan.
Ekainera bitarte, Mursego eta Munlet taldeen kontzertuak Mendaron
Maiatzak 30, Mursego
Maite Arroitajauregi, MURSEGO, Akelarre filmean egindako lanagatik Goya bat irabazi berri duena, LAPUR(ari)ETAK izeneko proposamena dakarkigu, non hitzak nahasten diren joko harrigarriak sortzeko, zalantzarik gabe harrituko dutenak gure kapillan bilduko den jendeari.
Ekainak 13, Munlet
MUNLET, Anita LadyFingersek eta Ina HerrProfessorrek osatutako bikoteak, Munlet Plays DEVO ikuskizunera ekarriko gaitu, non Mendaroko duoak bere estiloan interpretatzen dituen Akroneko (Ohio, AEB) new wave taldearen abesti mitikoenetako batzuk. Donostiako eta Bilboko agertokietan ikusi ahal izan zen musikaz eta bisualez osatutako birsortze hau, azkenean gure jatorrizko herrian gozatu ahal izango da, aukera paregabe batean.